Hiru pertsona artatu zituzten atzo sute batean kea arnasteagatik Aian

Karkara 2018ko urr. 6a, 10:43
Suhiltzaileak Aiako sutean. (Gipuzkoako suhiltzaileak)

Aroztegi bateko sotoan izan zen sutea, goizaldeko 02:00etan. Laugarren solairuko etxebizitza hustu behar izan zuten, eta suhiltzaileek sugarrak itzaltzea lortu zuten.

Goizaldeko 02:00etan, sutea izan zen Aiako aroztegi bateko sotoan atzo. Ondorioz, eraikineko laugarren solairuko etxebizitza hustu eta hiru pertsona artatu behar izan zituzten, kea arnasteagatik. Suhiltzaileek sugarrak itzaltzea lortu zuten, 06:30ak aldera.

Arotzek biltegi bezala erabiltzen dute sua hartu zuen sotoa, eta suteak kalte handiak eragin ditu bertan. Eraikineko beheko solairuan ere kalte nabarmenak izan direla adierazi dute suhiltzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!