Mirari Azpiroz aiarra materiala biltzen ari da Ugandara eramateko

Karkara 2018ko urr. 9a, 19:00
Mukwano Lagun elkarteak Ugandan duen egoitzako haurrak. (Mukwano Lagun)

Mirari Azpiroz Otegi Mukwano Lagun elkarteak Ugandan duen egoitzara lanera joango da boluntario gisa.

Mirari Azpiroz Otegi erizain aiarra urriaren 15ean Ugandara joango da boluntario gisa, Mukwano Lagun elkarteak Afrikako herrialdean duen egoitzara. Hori dela-eta, joan aurretik material bilketa egin nahi du Aian, eta telefono mugikor smartphonak, jostailu ez elektronikoak edo pilarik gabeak, haurrentzako udako arropa eta haurrentzako oinetakoak bildu nahi ditu.

Material bilketa Aiako Kultur Etxean egingo du Azpirozek, eta jakinarazi du 09:00etik 12:30era eta 15:30etik 19:15era izango dela zabalik kultur etxea, eta bilketa ostegunean 18:00etan amaituko dela.

Horrez gain, aiarren batek diru-laguntzaren bat eman nahiko balu, Mirari Azpiroz Otegi aiarrarekin jarri beharko luke harremanetan sare sozialen bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!