Gaur arratsaldean abiatuko dituzte sanmartinak Urdanetan

Karkara 2018ko aza. 3a, 09:00

Eskualdeko hainbat auzotan ospatuko dituzte sanmartinak, baina Aiako Urdanetako auzotarrak izango dira jaian murgiltzen lehenak.

Urdanetan egitarau oparoa antolatu dute hurrengo bi asteburuetarako. "Urtero haur, gazte, heldu eta adinekoen gustuko ekimenak antolatzen saiatzen gara", azaldu du Maialen Manzisidor festa batzordeko kideak. Asteburuan esaterako, haurrentzat jolasak, bertso afaria, herri-kirolak eta erromeria egingo dituzte Urdanetan, besteak beste.

EGITARAUA

Azaroak 3, gaur
- 16:00. Festei hasiera emateko ume-jolasak.
- Ondoren, txokolate beroa eta bizkotxoa banatuko dute ume eta helduentzat.
- 21:00. Bertso afaria izango da Indamendi elkartean. Bertan parte hartuko dute Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek, eta Izer eta Alabier trikitilariek. Bertso afarirako txartelak salgai daude Urdanetako Izarra, Begoña eta Izeta tabernetan, 25 euroren truke.
- Afal ostean, bertso saioa indamendi elkartean.
- Jarraian, Izer eta Alabierrekin kalejira frontoira.
- 00:30. Ximor taberna irekiko dute.

Azaroak 4, bihar
- 11:30. Meza nagusia.
- 12:00. Palaz banakako pilota partiden finala. 
- 13:00. Herri kirolak. Izeta Eskolako gazteek harri-jasotze erakustaldia emango dute, eta Laja II eta Narbaizar trikitilariek alaituko dute giroa.
- Ondoren. Auzoko nagusien bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Laja II eta Narbaizar trikitilariekin.
- Bazkal ostean, bertso eta trikiti saioa.
- 18:00. Kalejira tabernaz taberna bertsolariekin eta trikitilariekin.
- Jarraian. Erromeria Ximor tabernan 22:00ak arte.

Azaroak 9, ostirala
- 22:30. Mus Txapelketa Azkarra Indamendi elkartean.

Azaroak 10, larunbata
- 06:00. Diana jo bezain laster oilasko biltzera aterako dira gazteak, Mantxi eta Olano bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- Goizaldean bildutakoarekin bazkaria Indamendi elkartean.
- Gero. Kalejira tabernaz taberna.
- 21:00. Auzotar guztien afaria goizean bildutakoarekin.
- Ondoren. Erromeria Laja II eta Lutxurdiorekin.
- Gauean. Ximor taberna zabalik izango da parrandan jarraitu nahi dutenentzat.

Azaroak 11, igandean, San Martin Eguna
- 11:30. Meza nagusia.
- 12:00. Eskuz binakako pilota partiden finala.
- Ondoren. Herri-kirol jaialdia. Izeta Eskolako kideen harri-jasotzen erakustaldia.Horrez gain, Xabier Orbegozo era Luis Txapartegi arituko dira aizkoran. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa.
- Jarraian.  Pilota Txapelketako sari banaketa egingo dute, eta San Martin Jaietako afariak zozkatuko dituzte.
- 17:00. Dema. Arroa Beheko Etxetxoren idiek eta Izetako idi pareak 20 minutuko lana egin beharko dute.
- Ondoren. Erromeria Elizagoien ahizpekin.
- 23:30. Patata dantza lehiaketa.
- Jarraian. Festei bukaera emateko, traka zaratatsua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!