Ipañarrietak lortu du markarik onena Aiako XIX.Kintopeko Idi proben lehen egunean

Karkara 2018ko aza. 2a, 16:00

Ipañarrieta urretxuarraren idiek 65 plaza egin zituzten, Taberna Goietas mungiarrarenek 60 eta Loiuko Endika Aurrekoetxearen pareak 41.

Aiako XIX.Kintopeko Idi Proben lehen jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean, seietatik aurrera. Antolatzaileen hitzetan, lehiaketak harrera ona izan zuen, eta jendea juntatu zen probalekuan. Bideoko idi pareak, Ipañarrieta urretxuarrarenak, lortu zuen markarik onena atzo, Taberna Goietasen eta Endika Aurrekoetxearen idien aurretik.

Hauek dira, zehazki, lortutako markak:

1. Ipañarrieta: 65 plaza, 4 zinta eta 80 zentimetro

2. Taberna Goietas: 60 plaza, 0 zinta eta 2,28 metro

3. Endika Aurrekoetxea: 41 plaza, 1 zinta eta 0,94 zentimetro

Bihar jokatuko da idi proben bigarren jardunaldia, larunbatarekin, gaueko hamarretatik aurrera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!