Aiako Altzola auzoko jaiak ospatuko dituzte gaur, igandearekin

Karkara 2018ko aza. 18a, 09:34

Urtero, Azaroaren 18an ospatzen dira San Roman Jaiak Aiako Altzola auzoan. Egun guztirako festa programa osatu dute antolatzaileek.

EGITARAUA
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa. Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute giroa.
- 14:00. Bazkaria, Euskal Parrillak prestatuta. Ticketak salgai daude Zarauzko Txiki Polit eta Aritzbatalde tabernetan.
- Ondoren. Erromeria aspertu arte.
- 21:00. Afaria. Ondoren, erromeria eta jaiei bukaera ona emateko txokolate jana.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!