Aia
karkara.eus

Abenduko zubirako ekimen sorta antolatu dute Iturraran Parketxean

  kultura  Aia

Abenduko zubian talo tailerra, Altxorraren bila orientazio jolasa eta Agorregiko burdinola eta errota ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte.

Alde batetik, Taloari Kolpeka tailerra antolatu dute abenduaren 6rako, 11:00etatik 14:00etara. Lehenik eta behin Agorregiko errota aleak ehotuko dituzte, taloa egin eta txistor mutur batekin dastatuko dute. Parte hartu nahi duten helduek 6 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek 5 euro.

Bestetik, abenduaren 7an, ostiralarekin, Altxorraren bila jolasa egingo dute Iturrarango lorategi botanikoan barrena. 10:30ean hasita, naturan orientatzen ikasi eta inguru ezagutuko dute, orientazio zirkuitu batean barreba, Antolatzaileek jakinarazi dute, adin guztietako bisitarientzat egokia dela jarduera. Parte hartzeko helduek 4 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek 2 euro.

Horrez gain, abenduaren 6an, 8an eta 9an, 11:30etik 12:40era, bisita gidatua egingo dute Agorregi burdinola eta errota ezagutzeko.

Ekimenen batean parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena 943-835389 telefono zenbakira hots egin edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa