Bertso-triki-afaria antolatu dute Aian abenduaren 28rako

Karkara 2018ko abe. 5a, 13:33
Unai Mendizabal eta Sebastian Lizaso bertsolariak.

Unai Mendizabal eta Sebastian Lizaso bertsolariak izango dira kantuan. Sarrerak eskuragai daude jada, Iturriozenan.

Abenduaren 28an bertso-triki-afaria izango da Aian, Dema plazan. 19:30ean triki-poteoa hasiko da, eta 21:30etik aurrera, Unai Mendizabal eta Sebastian Lizaso bertsolariek abestuko dute. Afal ondoren, berriz, Izer eta Alabierrek girotuko dute gaua. Afarirako sarrerak salgai daude jada, Iturriozenan, 20 euroan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!