Huegun eta Azpiroz aiarrak EAJren foru bozetarako Gipuzkoako zerrendetan aurkeztuko dira

Karkara 2018ko abe. 17a, 12:20

Foru hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendak onartu zituen joan zen larunbatean Gipuzkoako EAJk, eta hautagaietako hainbat Urola Kostakoak dira. Zerrendetan aurkeztuko dira Miren Elixabete Huegun eta Jon Ander Azpiroz aiarrak, aurrenekoa ordezko bezala.

Foru hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendak onartu zituen joan zen larunbatean Gipuzkoako EAJk, eta hautagaietako hainbat Urola Kostakoak dira. Hain zuzen ere, jeltzaleek Herrialde Batzarra egin zuten larunbatean, eta han jaso zuten zerrendek onespena. Zerrendetan aurkeztuko dira Miren Elixabete Huegun eta Jon Ander Azpiroz aiarrak ere, lehenengoa ordezko bezala. 2015. urteko foru eta udal hauteskundeetan, EAJren Orioko zerrendetan ere aurkeztu zen Huegun.

Deba-Urola barrutiko zerrenda burua Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarra izango da, eta bigarrena Imanol Lasa zarauztarra. Laugarrena, berriz, Xabier Altuna azpeitiarra izango da, seigarrena Arantxa Zubizarreta azkoitiarra, zortzigarrena Ana Azkoitia azkoitiarra eta hamargarrena Nerea Aldai azpeitiarra. Zerrenda horretan da Aitor Urrresti getariarra (13. postua) ere. Ordezko hiru kideak ere eskualdekoak dira: Miren Elixabete Huegun eta Jon Ander Azpiroz aiarrak, Jesus Arana azpeitiarra eta Nekane Iribar zarauztarra. Bestalde, Donostialdeako zerrendan laugarrena da Maria Jesus Zelaia azpeitiarra.

Laburbilduz, hona hemen Deba-Urola barrutirako EAJren zerrenda bateratzailea:

  • 1. Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola
  • 2. Imanol Lasa Zeberio
  • 3. Aintzane Oiarbide Iruretagoiena
  • 4. Xabier Altuna Larrañaga
  • 5. Andrea Arriola Ferrer
  • 6. Arantxa Zubizarreta Artetxe
  • 7. Xabier Otxoa Muñoz
  • 8. Ana Azkoitia Urteaga
  • 9. Jon Ander Azpiroz Otaegi
  • 10. Nerea Aldai Garate
  • 11. Ivan Iriondo Axpe
  • 12. Maialen Gurrutxaga Uranga
  • 13. Aitor Urresti Martinez
  • 14. Jose Ramon Zubizarreta Alegria

Ordezkoak:

  • 1. Miren Elixabete Huegun Arruabarrena
  • 2. Jesus Arana Gomez
  • 3. Nekane Iribar Iriondo

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!