'Afrikako argi-ilunak' ikuskizuna izango da Aian hilaren 30ean

Karkara 2018ko abe. 26a, 09:55

Afrikako musika, dantza eta antzerkia uztartuko ditu AFNDanza taldeak, eta bi zati izango ditu emanaldiak. Lehenengoan, oihana irudikatuko dute dantzaren bidez, eta bigarrengoan, emakumeen ablazioaren aurkako aldarria eramango dute oholtza gainera.

Abenduaren 30ean, igandea, Afrikako argi-ilunak ikuskizuna eskainiko du AFNDanza taldeak. Aiako Dema plazan izango da Elisabeth Michotek zuzendutako saioa, 12:00etatik aurrera. Bi zati izango ditu emanaldiak, musika, dantza eta antzerkia uztartuz: lehenengoan, dantza garaikidea egingo dute, oihaneko bizitza ardatz gisa hartuta, eta bigarren zatian, dantza teatralizatua eskainiko dute, emakumezkoen ablazioa salatzeko.

AFNDanza taldea Mbabazi Joanak, Yiga Davidek, Wasswa Swaibu Semwogerek, Kalule Michaelek, Mukabi Jeremiahek eta Musisi Paulek osatzen dute. Bizitzak salbatzeko musika dinamikaren barruan prestatu dute Afrikako argi-ilunak emanaldiaren bidez, Ugandako haur umezurtzei beren herrian etorkizun bat izaten laguntzeko asmoz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!