Zinea izango da Aian gaur arratsaldean

Karkara 2019ko urt. 3a, 14:00

Gaur arratsaldean, zine-emanaldia izango da Aiako Kultur Etxean, 16:30ean hasita.

Eguberritako ekintzen programazioaren barruan eskainiko dute filma. Sarrera doan da. Abenduaren 21ean eman zioten hasiera, Lardizabal guraso elkarteak, Aiako gazte asanbladak eta Aiako Kirol Elkarteak, udalaren babesarekin Gabon jaiei begira antolatutako egitarau honi eta urtarrilaren 5era bitartean izango dira ekimenak. Hona hemen datorren egunotan izango diren azken ekintzak:

 

Urtarrilak 3, osteguna

  • 16:30 eta 18:00. Zinea

Urtarrilak 4, ostirala

  • 17:30. Gezur Gehi Egi magia ikuskizuna
  • 19:00. Bizarzuriren etorrera

Urtarrilak 5, larunbata

  • 18:30. Erregeen kabalgata

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!