Hilaren 20an marka saiakera egingo dute lau harri-jasotzailek Aian

Karkara 2019ko urt. 7a, 14:00

Imanol Illarramendi Kortaberri, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga eta Julen Diez saiatuko dira beren markak hobetzen.

Aiako Idi Dema Elkarteak antolatuta eta Aiako Udalak babestuta, harri-jasotzen lau marka saiaketa antolatu dituzte Aian, hilaren 20rako, igandearekin. Eguerdi partean izango da saioa, 12:00etan hasita, Aiako Dema Plazan, eta  Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak 188kiloko kubikoarekin 5 minutuko lana egingo du. Bestetik, Ortzaikako Gorka Etxeberria 190 kiloko errektangularrarekin arituko da 5 minutuz, Aimar Galarraga oriotarrak 235 kiloko errektangularrarekin 3 minutuko txanda osatuko du, eta Urizaharreko Julen Diez 207 kiloko errektangularrarekin 3 minutuz jardungo da.

Horiez gain, Udane Ostolazak, Jon Unanue Goenatxok, Guztak, Jokin Eizmendik eta Joseba Ostolazak parte hartuko dute jaialdian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!