Igandeko erromeria bertan behera utzi dute Laja trikitilariaren heriotzagatik

Karkara 2019ko urt. 12a, 15:57
Landakanda panderojolea eta Laja, 2016ko irudi batean (Urola Kostako Hitza)

Andatzako Erromeria Elkarteak erabaki du bihar Aristerrazun iganderoko saiorik ez egitea. Izan ere, gaur hil da Iñaki Garmendia Laja, joan den astean Aristerrazun bertan zela ondoeza sentitu eta ospitalean egon ondoren.

Andatzako Erromeria Elkarteak azaldu du Lajarekiko "errespetuz eta oroimenez" utziko duela bertan behera bihar egitekoak ziren erromeria.

Astebete ospitalean igaro ostean, gaur eguerdian hil da Iñaki Garmendia Laja azkoitiarra, 74 urterekin. Hain justu, joan den astean Aristerrazun bertan izan zuen ondoeza, eta orduan eraman zuten ospitalera.

Bizitza osoa ibili da euskal musikaren bueltan, oso gazterik hasi baitzen trikitiaren munduan murgiltzen azkoitiarra. Haren ibilbidearen laburpena irakur daiteke hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!