Izeta eta Satxota Zarauzko Sagardo Egunean izango dira, igandean

Izeta eta Satxota Zarauzko Sagardo Egunean izango dira, igandean

Igandean bederatzi sagardogile bilduko dira Zarauzko Musika Plazan.

Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak, Zarauzko Turismo Bulegoak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Baserria KM0-k eta Zarauzko Udalak Sagardo Eguna antolatu dute iganderako. Aurten bederatzi sagardogile elkartuko dira Zarauzko Musika plazaren bueltan, tartean Aiako Izeta eta Satxota. Izetako Gotzon Iruretagoienaren arabera, aurtengo sagardoa "ona" atera da; "beste urteetan baino sagar gutxiago izan diugu, baina hala ere, kalitateak gora egin duela uste dugu. Aurten gorputz gehiago du emaitzak, eta alkohol pixka bat gehiago ere bai, dirudienez. Dena den, oraindik ikusi egin behar". Bertako sagarrak erabili ohi dituztela ere azaldu du aiarrak: "Sagardogile handiak ez garenok bertako sagarrekin moldatzen gara. Baserritar asko daude inguruan, eta etxeko sagarrak erabiltzen ez baditugu, bertakoak izan ohi dira behintzat".

Urtero bezala, jatekoa ere ez da faltako Sagardo Egunean. Sagardo-dastaketarako bost txartel eta Baserria KM0 ekimenaren idi-txuleta pintxoa 7 euroan eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta pintxoa soilik nahi dutenek, 3 euroan erosi ahal izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!

Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!