Langile bat zauritu zen atzo Aian, zuhaitz bat hanka gainera erorita

Langile bat zauritu zen atzo Aian, zuhaitz bat hanka gainera erorita

Basoan lanean ari zen gizona, istripua gertatu zenean.

Astearte goizean lan istripua gertatu zen Aiako Laurgain auzoan. Antza denez, 56 urteko langile batek hanka hautsi zuen, zuhaitz bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez, 11:30ak inguruan langilea basoan lanean ari zen, zuhaitzak mozten, istripua gertatu zenean.

Larrialdi Zerbitzuak mendirako prestatutako ibilgailu batean bertaratu ziren gizona aurkitzen zen ingurura, zauritua artatu zuten eta esku-ohean anbulantziara pasa zuten. Ondoren Donostiako Ospitalera eraman zuten zauritua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!

Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!