Martxoaren 22an estreinatuko dute 'Margolaria' zinema aretoetan

Karkara 2019ko urt. 30a, 16:00
Oier Aranzabalen 'Malgolaria' filmeko irudia.

Aian bizi den Oier Aranzabal zine zuzendariaren 'Margolaria' filma martxoaren 22an estreinatuko da zinema aretoetan.

Lehen aldiz zuzendu du film luze bat Aian bizi den Oier Aranzabalek, eta iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen, Zinemira sailean. Martxoan izango da lehen aldiz areto komertzialetan ikusteko aukera.

Mikel Urdangarin abeslaria da dokumentalaren protagonista, baina Zornotzako artista bidea da edozein sortzailek buruan dituen gai unibertsalak jorratzeko: sortzetik bizitzearen erabakia, bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota, bakardadea edo fama. Hala azaldu zion Aranzabalek HITZAri, duela hilabete batzuk.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!