Xaboia egiten ikasteko tailerra eskainiko du Iturraran parketxeak

Karkara 2019ko ots. 6a, 12:00

Otsailaren 23an eskainiko dute tailerra, eta bertan xaboien inguruko historia ezagutzeaz gain, xaboi ekologikoa egiten ikasiko dute parte hartzaileek.

Basalandareekin xaboi ekologikoak egiteko ikastaroa antolatu dute Iturraran parketxean otsailaren 23rako, larunbatarekin. Nekazal ingeniari teknikoa eta landarezalea den Jone Aldabaldetrekuk eta Itziar Juaniz baso teknikariak eskainiko dute tailerra, eta bertan xaboien inguruko historia ezagutzeaz gain, xaboi ekologikoa egiten ikasiko dute parte hartzaileek.

Esan bezala, tailerra otsailaren 23an izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta 35 euroko kostua izango du. Antolatzaileek jakinarazi dute, gehienez 30 lagunentzat tokia izango dela saioan, horregatik parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita edo 943-835389 telefono zenbakira deituta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!