2019ko agenda argitaratu du Aiako Udalak

Jendetza biltzen da urtero Landare Berezien Azokan.

2019ko agendak urtean zehar Aian antolatuko dituzten ekimenen inguruko informazioa biltzen du. Otsailean esaterako, Aiako Mendi Lasterketa jokatuko da herrian.

AGENDA
Otsaila

- Otsailak 24, igandea. VIII. Aiako Mendi Lasterketa.

Apirila
- Apirilak 14, igandea. XVI. Txakolin Eguna.
- Apirilak 27 eta 28, larunbata eta igandea. XVII. Landare Berezien Azoka.

Maiatza
- Maiatzak 19, igandea. Asentzio Feria.
- Maiatzak 25, larunbata. XII. Andatza Aia Auto Igoera.

Ekaina, uztaila eta abuztua
- Ekainak 24, San Juan Jaiak Iturriotzen.
- Ekainak 29, larunbata. San Pedro Jaiak Andatza eta Elkano auzoetan.
- Uztailak 25, osteguna. Santio Erreka auzoko jaiak.
- Abuztuaren 6tik 10era, asteartetik larunbatera. Aiako Jaiak.

Iraila
- Irailak 29, igandea. Laurgain auzoan San Migel Jaiak.

Azaroa
- Azaroan, oraindik egunak zehaztu gabe dute. Aiako Kintopeko Idi Proben Txapelketa.
- Azaroak 11, astelehena. San Martin Jaiak Urdaneta auzoan.
- Azaroak 18, astelehena. Altzola auzoan San Roman Jaiak.

Abendua
- Abenduak 31, asteartea. Goizean, V. Auto Slaloma Ubegun industriagunean, eta arratsaldean XVII. Aiako San Silbestre lasterketa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!