Irudietan: Aiako VIII. Mendi Lasterketa

Karkara 2019ko ots. 24a, 16:17

Gaur goizean jokatu da Aiako VIII. Mendi Lasterketa. 10:30ean eman zaio hasiera 15 kilometroko lasterketari herriko plazan.

KGaur jokatu da Aiako Mendi Lasterketaren VIII. Edizioa, 350 partaide ingururekin. Plazan eman zaio hasiera 10:30ean eta ia hiru orduko lasterketa izan da.

Lasterketako garailea Oier Ariznabarreta izan da, ordu eta lau minutuko denborarekin orain arteko marka guztiak hautsi ditu. Atzetik, Julen Larruzea iritsi da, irabazlearengandik minutu batera. Hirugarrena, podiuma  osatuz, Alain Santanaria izan da, ordu eta zazpi minutuko denborarekin. 

Emakumezkoetan berriz, Natalia Gomezek eraman du txapela ordu eta hamalau minutuko denborarekin. Atzetik jarraitu dio Oihana Azkorbebeitia iazko irabazleak, bost minutura. Hirugarrena  iristen Garbiñe Zapirain izan da, irabazlearengandik hamabi minutura. 

Aiarrak eta Oriotarrak ere izan dira gaurkoan, Hodei Alkorta izan da ordu eta hamairu minutuko denborarekin iritsi den lehen gizonezko aiarra. Emakumezkoetan, berriz, Miriam Sarasola izan da lehenengoa lasterketa amaitzen, ordu eta berrogeita hamabiko denborarekin. Oriotarren kasuan, berriz, lehenengo gizonezkoa Ibai Makazaga izan da, ordu eta zortzi minutuan iritsi da, sailkapen orokorrean laugarren. Emakumezkoetan, Sonia Alonso izan da lehena, ordu eta berrogeita bateko denborarekin. 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!