Urtaroak gaitzat hartuko dituzte Aiako XIV. Argazki Lehiaketan

Karkara 2019ko mar. 4a, 09:54
Herritar bat Aiako argazki lehiaketako argazki gustukoenak aukeratzen.

Irailaren 27rako aurkeztu behar dira argazkiak, Aiako Kultur Etxean.

Aiako XIV. Argazki Lehiaketaren inguruko informazioa zabaldu du Aiako Udalak, eta jakinarazi du aurtengo edizioan urtaroak hartuko dituztela gaitzat, beti ere herriarekin erlazionatuta.

Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake, koloretan edo txuri-beltzean, eta argazkiek 2018an edo 2019an ateratakoak izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 27a izango da. 

Sariak
Bi kategoriatan banatuta egongo da argazki lehiaketa. Bata Aian erroldatutakoei zuzendua, eta bestea gainontzekoen lanak bilduko dituena. Bi kasuetan, lehen sarituak 180 euro jasoko ditu, bigarrenak 150 euro eta 3. sarituak 100 euro.

Epaimahaiak onartutako argazki guztiekin erakusketa jarriko dute Aiako Kultur Etxean, eta herritarrek erabakiko dute irabazleak zein diren, eta zein argazkirekin osatuko den 2020ko egutegia.

Irakurri hemen argazki lehiaketari buruzko informazio zehaztua

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!