Aiako Ardi Jolasa izan dute hizpide, Faktoria irratsaioan

Karkara 2019ko mar. 6a, 13:00

Aiako proba-lekuaren sabaian kokatuta dago Aiako Ardi Jolasa, eta jolasa osatzen duen laukitxo bakoitzak Aiarekin zerikusia duen eszenak erakusten ditu.

Aiako Ardi Jolasak, herritarren artean ezaguna den Antzara Jokoaren arau berdinak ditu, baina antzararen ordez ardiak dira jolasaren protagonistak. "Ardi batetik bestera salto egiteko Arditik ardira emaiozu bira esaten dute. Zubien ordez errotak ditugu eta ur putzuaren ordez elur zuloa", azaldu dute sortzaileek.

Aiako Ardi Jolasa Asier Erguin eta Esti Lizarreta Laupauso estudioko diseinatzaileek eta Eneko Sanz historialariak sortu eta diseinatu dute.

Entzun Aiako Ardi Jokoaren inguruko azalpenak Faktoria saioan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!