Pagoeta Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

Karkara 2019ko mar. 11a, 15:17

Apirilaren 28an egingo dute urteroko mendi lasterketa, eta antolatzaileak gustura dira orain arte izena emanda duten korrikalari kopuruarekin. Aurtengo lasterketa Kilometroak 2019 jaiaren barruan txertatu dute.

Hamaseigarrenez egingo dute Pagoeta Mendi Lasterketa. Apirilaren 28an jokatuko da, eta ohi bezala, bi distantzia izango dituzte aukeran korrikalariek. Lasterketa nagusiak 21 kilometro ditu, eta mistoak, berriz, 8.

Azaldu dutenez, "erritmo onean" ari dira dortsalak banatzen, eta uste dute agortzeko  arriskua dagoela. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta parte hartu nahi duenak www.rockthesport.com webgunera jo behar du. 21 euro kostako da lasterketa nagusian parte hartzea, eta 20 euro, ibilbide mistoan aritzea (bikoteko prezioa).

Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatzen du lasterketa, eta aurtengoa Kilometroak 2019 jaiaren barruan txertatu dute.

Ibilbideen inguruko informazio zehatza eskuragarri dago Zarauzko Hitzan

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!