Laja II eta Narbaizar trikitilariak izango dira Aristerrazun

Karkara 2019ko mar. 21a, 09:22
Aristerrazuko erromeria. (Ibon Errazu)

Ohiturari jarraituz, 18:30etik 21:30era izango da igandean Aristerrazuko erromeria.

Datorren igandean, martxoaren 24an, Laja II eta Narbaiza trikitilariek erromeria eskainiko dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu ohi du Aristerrazuko erromeria ikasturte osoan zehar, eta igande honetan ere 18:30etik 21:30era izango da saioa. Pandero eta esku-soinu txikiaren doinua atsegin duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!