Irudietan: 34 idisko atera dituzte enkantean gaur Aiako Testaje Zentroan

Karkara 2019ko api. 14a, 16:30

Gaur goizean Aiako Testaje Zentroak Arraza Anitzeko Ganaduen VI. Enkantea egin du, eta Euskal Herritik eta Espainiatik etorritako ganaduzaleak bildu dira bertan.

Ibarrola Goikoa baserrian dagoen Aiako Testaje Zentroan egiten den seigarren enkantea izan da gaurkoa Arduradunek azaldu dutenez, duela urte eta erdi eraiki zuten enkanteak egiteko eraikin berria Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker, eta ordutik Ibarrola Goikoa baserrian bertan egiten dituzte enkanteak. "Orain arte beste enkante batzuetara eramaten genituen hemen hazitako abereak".

Euskal Herri osotik eta Espainiatik etorritako ganaduzaleak bildu dira enkantean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!