Aristerrazuko erromeriaren inguruan hitz egin dute 'Hiri gorrian' irratsaioan

Karkara 2019ko api. 25a, 13:01
Jone Uria eta Julene Otegi 'Hiri gorrian' irratsaioan. (EITB)

Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek Aristerrazun jo zuten duela aste batzuk, eta halako "beste plazarik" ez dutela ezagutzen adierazi dute EITBko 'Hiri gorrian' irratsaioan. Hona hemen saioa entzungai.

Duela aste batzuk Aristerrazun emanaldia eskaini zuten Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek. Hirutan jo dute bertan, eta halako "beste plazarik" ez dutela ezagutzen azaldu dute EITBko Hiri gorrian irratsaioan. Aristerrazun igandero izaten den erromeria saioetara "jende berri mordoa" bertaratzen dela adierazi dute, eta baita "gero eta gazte gehiago" joaten direla ere.

Hona hemen Hiri gorrian irratsaioan Aristerrazuko erromeriari eskaini dioten tartea entzungai

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!