Aian EAJk irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Karkara 2019ko api. 28a, 21:30

EH Bildu izan da bigarren indarra, 317 boto lortuta.

Itxi dituzte Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetako hauteslekuak, eta dagoeneko hasi da boto zenbaketa. Aian, 1.546 pertsona zeuden gaur botoa ematera deituta, eta % 65.42koa izan da parte-hartzea. Nabarmen igo da gaurkoan botoa eman dutenen kopuruan, parte-hartzeari buruzko emaitza ofizialen arabera, 2016an, % 54,34koa izan zen parte-hartzea.

Aian, boto gehien lortu dituen alderdia EAJ/PNV izanda, 472 botorekin. EH Bildu, berriz, bigarren indarra izan da, 317 boto lortuta. Podemosek 127 boto lortu ditu, eta PSE-EEk 44; PPk 8; PACMAk 9; Ciudadanosek 7; VOXek 7; EBk 3; PUM+J-k 1 eta RECORTES CERO-GV-k 1. Ez da egon baliogabeko botorik eta zurian bat izan da.

2016ko hauteskundeetan, EAJ izan zen talderik bozkatuena, 347 botorekin. EH Bilduk, berriz, 216 boto jaso zituen; Podemosek, 206; PSE-EEk 20; eta PPk, 14;  PACMAk 9 eta Ciudadanosek 7.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!