2019ko udal hauteskundeak

Aiako EAJk udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du

Karkara 2019ko mai. 4a, 11:00
Aiako EAJren hautagaien zerrenda.

Alderditik nabarmendu dute "ilusioz betetako" taldea dela, eta datorren agintaldian "erronka berriei aurre egiteko prest" aurkeztu direla hauteskundeetara.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea aurkeztu du Aiako EAJk. Alderditik nabarmendu dute "ilusioz betetako" taldea dela, eta agintaldi berrian "erronka berriei aurre egiteko prest" aurkeztu direla hauteskundeetara.

Nekane Arrizabalaga alkategaiak "gaztetasuna eta esperientzia" uztartzen dituen taldea izango du alboan, eta datorren agintaldiari begira azken urtetako lan ildoei jarraipena ematea izango dute helburu. Aiako jeltzaleek azaldu dutenez, "herrigunean eta auzoetan bizi diren aiarren ongizatea" lortzeko lanean jarraituko dute, "orain arte bezala".

Hurrengoek osatzen dute Aiako EAJren zerrenda:

  1. Nekane Arrizabalaga Manterola
  2. Arkaitz Iruretagoyena Lerchundi
  3. Iñigo Etxabe Azkue
  4. Miriam Sarasola Eizmendi
  5. Estibaliz Lizarreta Merino
  6. Aharoa Zuloaga Mintegui
  7. Asier Ibarguren Ibarguren
  8. Sergio Cubero Belinchon
  9. Jon Ander Azpiroz Otegui
  10. Jose Antonio Idarreta Aguirresarobe
  11. Maria Jose Aguirrezabala Erquicia

Ordezkoak:

  1. Francisco Javier Iribar Sarasola
  2. Igor Iturain Ibarguren
  3. Jose Antonio Azpiroz Arregui

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!