Nekazaritza-eremuko zerga-sistemari buruzko saioa antolatu dute Aian

Karkara 2019ko mai. 6a, 17:00

Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteak antolatu du hitzaldia. Asteazkenean izango da, Aiako Kultur Etxean.

Zerga-sistema nekazari eremuan. Jarduera ekonomikoak izenburupean, nekazaritza-eremuko zergak izango dituzte hizpide Aian, Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartearen eskutik. Asteazkenean, martxoak 8, izango da hitzaldia, Aiako Kultur Etxean. 15:15ean hasiko da.

Jesus Mari Letek emango ditu gaiari buruzko azalpenak. Abelur Kooperatibako kidea da Lete; hain zuzen, nekazaritza-eremuko aholkularitzan egiten dute lan. Hitzez taldeko kideek azaldu dutenez, hitzaldiaren ostean, hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada izango dute bertaratzen direnek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!