Irudietan: Euriz bustitako Asentzio Feria izan da gaurkoa

Karkara 2019ko mai. 19a, 13:14

Asentzio Ferian artisau produktuez gain, ganadua ere izaten da ikusgai eta salgai. 

Une batzuetan atseden eman badu ere, euria gogotik egin du gaur goizean Aian. Dena dela, herritarrek, inguruko abeltzainek, nekazariek eta artisauek ez dute hutsik egin, eta Aian bildu dira Asentzio Feria bueltan. Izan ere, berezia da Aiako azoka, inguruko beste herrietan ez bezala, ganadua ikusgai eta salgai izaten baita bertan. Horrek, bailarako herritar ugari erakartzen du herrira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!