Irudietan: Eizmendik eta Izeta III.ak irabazi dute Asentzio Azokako harri-jasotze txapelketa

Karkara 2019ko mai. 20a, 11:00

Bikoteka parte hartu zuten harri-jasotzaileek txapelketan, eta 154 kiloko eta 113 kiloko harri baldarrak jaso zituzten.

Atzo Asentzio Azoka ospatu zen Aian, eta horren baitan harri-jasotze txapelketa jokatu zen arratsaldean. Harri-jasotzaileek bikoteka parte hartu zuten txapelketan, eta 154 kiloko eta 113 kiloko bi harri baldar jaso behar izan zituzten. Bikoteko kide bakoitzak harri bana jaso zuen, eta Jokin Eizmendik eta Jexux Mari Iruretagoeina Izeta III.nak irabazi zuten txapelketa. Bestetik, Udane eta Jakes harri-jasotzaile gazteek erakustaldia eman zuten.

Txapelketa amaitu zenean, erromeria izan zen Izer eta Alabiarrekin Aiako dema plazan

Hurrengoak dira txapelketako emaitzak

Lehen bikotea
Jokin Eizmendi 154 kiloko harriari 10 jasoaldi
Jexus Mari Iruretagoiena Izeta III 113 kiloko harriari 20 jasoaldi.
3800 kilo jaso zituzten bien artean

Bigarren bikotea
Imanol Illarramendi “Kortaberri” 154 kiloko harriari 8 jasoaldi
Odei  Iruretagoiena  113 kiloko harriari 21 jasoaldi (nulo bat)
3605 kilo jaso zituzten bien artean 

Hirugarren bikotea
Aimar Galarraga 154 kiloko harriari 7 jasoaldi
Inigo Izagirre 113 kiloko harriari 22 jasoaldi
3564 kilo jaso zituzten bien artean

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!