2019ko udal hauteskundeak

Irudietan: Aiako EAJk bere programa aurkeztu zuen atzo kultur etxean

Karkara 2019ko mai. 22a, 11:15

Aiako EAJk hamar ardatz nagusitan banatu du bere programa.

Aiako EAJ auzoz auzo programa aurkezten ari da, eta atzo ekitaldia egin zuen Aiako Kultur Etxean.

EAJk hamar ardatz nagusitan banatu du bere programa: azpiegiturak eta irisgarritasuna; Aia jasangarriagoa lortzeko neurriak; turismoa, kultura eta euskara; gizarte zerbitzuak; bizikidetza; auzoak; etxebizitza eta hirigintza; nekazaritza; kirola, eta ekonomia eta lana.

Ardatz horiek oinarri hartuta, hainbat proiektu martxan jarri nahi ditu Aiako EAJk datozen lau urtetan, besteak beste, Aurizenea eta Arginmuno arteko ibilbidea egin nahi dute, baita musika ikastaroetarako azpiegiturak hobetu, auzotarren beharrak ezagutzeko bilerak egin eta horietan aurkezten diren proiektuak garatu, Aiako beharretara egokitutako etxebizitza politika martxan jarri, baserriak eta nekazaritza garai berrietara egokitzeko ekimenak abiatu, igerilekua berritu eta kirol gune berria egin ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!