Aia izango da Gipuzkoako herriarteko pilota txapelketaren final zortzirenetan

Karkara 2019ko mai. 24a, 14:30
Ataungo Auzoeta frontoian izango dira aste honetako final zortzirenak. (Pilotaren Txokoa)

Asteburu honetan jokatuko dituzte Gipuzkoako herriarteko esku pilota txapelketako azken final zortzirenak. Aiarrek ataundarrekin neurtuko dituzte indarrak berriz; joanaldiko jardunaldian, hiru partidetatik bat irabazi zuen Aiak.

Maiatzaren 19an hasi ziren Gipuzkoako herriarteko esku pilota txapelketako final zortzirenak, eta asteburu honetan jokatuko dituzte azken norgehiagokak. Aiak final zortzirenetarako sailkatzea lortu du, eta Ataun izan du aurkari.

Joanaldiko jardunaldian Aiako frontoian aritu ziren, eta hiru partidetatik, bat irabazi zuten aiarrek. Hain zuzen, ondorengoak izan ziren emaitzak:

  • Aia K (U. Albeniz eta J. Orbegozo) 22 - 8 Ataun K (B. Zubizarreta eta U. Goikoetxea)
  • Aia J (M. Albeniz eta A. Iruretagoiena) 12 - 22 Ataun J (B. Senar eta J. Etxeberria)
  • Aia N (L. Orbegozo eta I. Urbieta) 3 - 22 (I. Zubizarreta eta A. Baztarrika)

Larunbat honetan, maiatzak 25, Ataungo Auzoeta frontoian izango dira final zortzirenak. Aiarrak eta ataundarrak berriz arituko dira nor baino nor, 19:30etik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!