Irudietan: Aitor Zabaletak irabazi du aurtengo Aiako Igoera

Karkara 2019ko mai. 27a, 12:30

Larunbat arratsaldean jokatu zen Aiako igoera Andatza eta Aia artean, eta proban zehar euria egin bazuen ere, jendetza bildu zen ibilbidearen inguruan, txapelketa bertatik bertara ikusteko.

Larunbat arratsaldean Aiako Igoera jokatu zen Andatza eta Aia artean, eta aurtengoan ere Aitor Zabaletak izan zen nagusi igoeran, Lola BMW ibilgailuarekin. Bigarren sailkatu zen Garikoitz Flores (BRC B49), eta hirugarrena izan zen Joseba Olea (Demoncar R2 EVO).

Bestalde, turismo mailan, Iñigo Olabegogeaskoetxea (BMW M3) izan zen garailea. Roland Holke (Ford Fiesta N5) izan zen bigarrena, eta hirugarren sailkatu zen Bruno Scherer (Porsche 911 GT3).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!