Irudietan: Usakume tiraketa izan da asteburuan Andatza auzoan

Karkara 2019ko eka. 10a, 14:23

155 ehiztarik parte hartu zuten igandean, Andatzako usakume tiraketan.

Loatzo Tiro elkarteak eta Andatza Auzo-Eskola elkarteak antolatuta, usakume tiraketa egin zuten igandean Andatzan. 155 ehiztarik parte hartu zuten txapelketan, eta Urko Queralt izan zen irabazlea. Emakumezkoen mailan Igone Mancisidor nagusitu zen, beteranoetan Ramon Goikoetxea, eta gazte mailan Urko Queralt bera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!