Ekainaren 28tik 30era, San Pedro festak ospatuko dituzte Elkanon

Karkara 2019ko eka. 11a, 11:00

Ate joka dira Elkano auzoko San Pedro jaiak. Aurtengoan, larunbata izango da San Pedro eguna, eta ostiraletik igandera arteko egitaraua ondu dute Aiako Elkano auzoko bizilagunek.

Ekainaren 28an emango diote hasiera Aiako Elkano auzoan San Pedro Jaiei. Hiru eguneko egitaraua osatu dute antolatzaileek auzoa girotzeko.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Ekainak 28, ostirala.

  • 17:00. Ume jolasak.
  • Ondoren, askaria gerturatzen diren umeentzat.
  • 20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta parrilada.
  • Jarraian, helduentzako ume-jolasak.

Ekainak 29, larunbata (San Pedro Eguna)

  • 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzak tortilla bat eramango du meza hasi urretik. Epaimahaiak irabazlea erabaki bigartean, Joxe Felix Zubizarretak erakustaldia eskainiko du motozerrarekin, Izer eta Alabier trikilariek girotuta.
  • Auzoko frontoian afaria. Txartelak salgai egongo dira ekainaren 16an eta 23an, elkartean, 12:00etatik 14:00etara. Haurrek 15 euro ordaindu beharko dute eta helduek 25 euro. Jarraian, Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.

Ekainak 30, igandea

  • 11:30. Meza nagusia eta herri kirolak.
  • 18:30. Idi probak: Arroako Etxetxo, Hondarribiko Salbardin eta Urnietako Intxaurbururen idiak ariko dira deman.
  • Jarraian, erromeria Ansorregi eta Larrañagaren eskutik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!