Traineruen aurkezpena izan da gaur herriko plazan

Karkara 2019ko eka. 15a, 19:58

Ate joka da traineruen denboraldia; asteburu honetan izango dira KAE-1, ETE eta KAE-2 ligetako lehen estropadak. Orioko hiru ontzik hartuko dute parte sasoian, eta gaur, datozen hilabeteetan horiz jantzita arraunean arituko diren taldeak aurkeztu dituzte.

Urtero bezala, Orioko traineruak aurkeztu dituzte gaur arratsaldean herriko plazan. Aurten lehian jardungo diren hiru ontziak aurkeztu dituzte jendaurrean. Senior emakumezkoak Euskotren ligan jardungo dira, gizonezkoen A ontziak Eusko Labelen lehiatuko du eta gizonezkoen B ontziak KAE-2 ligan. 

Arraunlariak traineruen denboraldiaurrearen azken txanpan murgilduta, lehenengo estropadak jokatzen hasiko dira aste honetan  KAE-1, ETE eta KAE-2 ligetan; 22an Eusko Label Liga hasiko da, eta 29an, Euskotren Liga.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!