Amaitu da Aristerrazuko iganderoko erromeria

Karkara 2019ko eka. 17a, 10:30

Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerrak jo dituzte denboraldiko azken piezak.

Aristerrazun, urriaren erditik ekainera arte izaten den erromeria denboraldiari amaiera eman zioten atzoko emanaldiarekin. Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerrak jo zituzten aurtengo azken piezak. Jendetza elkartu zen bertan giro ederrean.

Iganderoko zita uda partean egongo ez bada ere, antolatzaileek adierazi dute urriaren erdialdera hasiko dela berriz ere. Eta parte hartzaile guztiei eskertu nahi izan die iganderoko parte hartzea: "Aiako herriari, antolatzaileei, soinujoleei eta dantzariei, eskerrik asko, igandeko giro ezin hobea jartzeagatik". 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!