Aiako Udalbatza berriak zehaztu ditu karguak, liberazioak eta soldatak

Karkara 2019ko uzt. 3a, 16:00
Aiako Udalbatzaren osaketa berria. Artxiboko irudia.

Agintaldi berrian hurrengoak izango dira Gobernu Batzordeko kideak: Nekane Arrizabalaga alkatea, EAJko Arkaitz Iruretagoiena, Iñigo Etxabe eta Esti Lizarreta, eta EH Bilduko Iñaki Telleria eta Gontzal Aldai.

Astelehen iluntzean udalbatzarra egin zuten Aiako Udalbatzak, karguak, liberazioak eta soldatak zehazteko. Bertan adostutakoaren arabera, Aian alkateak soilik izango du liberazioa, eta urtean 49.084 euroko soldata gordina izango du.

Bestalde, berezitasun moduan, zehaztu, Aian ez dituztela gaikako batzordeak eta batzordeburuak, eta udaleko gaiak Gobernu Batzordean jorratzen dituztela. Hala, EAJk hiru kide ditu Gobernu Batzordean, eta EH Bilduk bi. Agintaldi berrian hurrengoak izango dira Gobernu Batzordeko kideak: Nekane Arrizabalaga alkatea, EAJko Arkaitz Iruretagoiena, Iñigo Etxabe eta Esti Lizarreta, eta EH Bilduko Iñaki Telleria eta Gontzal Aldai.

Aiako alkate Nekane Arrizabalagak azaldu duenez, "berez alkateak kudeatu ditzake udaleko gaiak, baina garrantzitsua iruditzen zaigu gaiak Gobernu Batzordean lantzea, udalbatza osatzen duten bi alderdiak bertan ordezkatuta gaudelako. Hasiera batean, araudiaren arabera, Gobernu Batzordean ordezkari bakarra izatea tokatuko litzaioke EH Bilduri, baina beti pentsatu izan dugu garrantzitsua dela EH Bilduk bi ordezkari izatea". 

Bestalde, zinegotzien eta alderdi politikoen ordainsariak %5 igotzea ere erabaki zuten asteleheneko udalbatzarrean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!