Orioko hiru traineruak nagusitu dira gaurko estropadetan

Karkara 2019ko uzt. 6a, 21:06
Artxiboko argazkia. Nadeth Agirre garaipena ospatzen, ekainaren 29ko estropadan. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Orio B traineruak III. Mutrikuko Yurrita Group Bandera irabazi du.

Gaur traineru denboraldiko sailkapenean kolore horia nagusitu da, Orio Arraunketa Elkarteko hiru txalupek garaipena lortu baitute. Alde batetik, Orio A eta emakumezkoen trainerua A Coruñan dira Bandera Cidade de Coruña bandera irabazteko lehian. Bi jardunaldi izango ditu arraun hitzorduak, gaurkoan azkarrenak izan dira Orioko emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak, baina bihar erabakiko da nork ekarriko duen bandera etxera.

Gizonezkoen lehian, gaurko estropadan, lau segundoko errenta atera dio Oriok Santurtziri. Hamaika segundora iritsi da Hondarribia eta hamabostera Urdaibai.

Emakumezkoen estropadan hasiera estua izan bada ere, oriotarrak estropadaren buruan jarri dira, eta nagusitasunari eutsi diote amaiera arte. Oriok 10:56,80 denbora markatu du; Arraun Lagunak 11:02,48an sartu da helmugara, hirugarren izan da Hondarribia 11:18,08 eginda, eta laugarren postuan iritsi da Donostiarra 11:29,82 denboran.

Harrobiko trainerua garaile Mutrikun
Harrobiko taldeak ere ez du hutsik egin asteburuan, eta azkarrena izan da Mutrikun. KAE 2 ligako ontziak III. Mutrikuko Yurrita Group Bandera izan du jokoan, bost segundo eskaseko aldea atera dio bigarren sailkatu den Castrori.

Eusko Label Ligako estropadako denborak
1.- Orio 19:27,78
2.- Santurtzi 19:31,84
3.- Hondarribia 19:39,18
4.- Urdaibai 19:42,98
5.- Zierbena 19:44,14
6.- Donostiarra 19:53,16
7.- Cabo 19:58,20
8.- Ondarroa 20:08,34
9.- Kaiku 20:25,60
10.- San Pedro 20:33,34
11.- Astillero 20:35,84
12.- Lekittarra 20:44,12

Eusko Tren Ligako estropadako denborak
1.- Orio 10:56,80
2.- Arraun Lagunak 11:02,48
3.- Hondarribia 11:18,08
4.- Donostiarra 11:29,82

KAE 2 Ligako estropadako denborak
1.- Orio 20:39,56
2.- Castro 20:43,32
3.- Bermeo 20:55,61
4.- Getxo 20:56,34
5.- Portugalete 21:05,82
6.- Hondarribia 21:09,02
7.- Busturialdea 21:12,99
8.- San Juan 21:17,12
9.- Castro 21:29,61
10.- Mutriku 21:33,18
11.- Portu-Deusto 21:49,54

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!