Etxeko hondakinen bilketa igandeetan egiten dela gogorarazi du Aiako Udalak

Karkara 2019ko uzt. 10a, 08:56

Azken asteotan hondakin handi asko agertu da Aian edukiontzien inguruetan, tokatzen ez den egunetan.

Udaletik adierazi dutenez, azken asteotan etxeko hondakin handi asko (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, bestelako etxeko tresnak, koltxoiak…) agertu da Aian edukiontzien inguruetan, tokatzen ez den egunetan eta narras utzita.  Horregatik, etxeko hondakin handiak, horretarako zehaztutako egunean atera behar direla gogorarazi du Aiako udalak. Igandeetan izango da horretarako aukera, gaualdean, 20:00etatik 22:00etara. 

 

Hondakin handiak

 

Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak,  etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak: altzariak, etxeko tresna elektroniko handiak eta txikiak, informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak eta erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak.

 

Debekatuta dago maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea, hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak... hondakin handiak uztea Udal Elkarteko zerbitzu teknikoek horretarako ezartzen dituen egun eta ordutegitik kanpora.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!