Bihar amaituko da Aiako Kultur Etxeko jardueratan izena emateko epea

Karkara 2019ko uzt. 18a, 14:00

Datorren ikasturtean musika, soinketa, zunba, judo eta yoga saioak egingo dituzte Aiako Kultur Etxean. Izen-ematea bihar itxiko da.

Ekainean aurkeztu zituen Aiako Udalak 2019-2020 ikasturtera begira Kultur Etxean izango diren jarduerak. Hain zuzen, helduentzako soinketa, helduentzako zunba, judo, yoga eta musika saioak izango dira uda ondoren. Musika ikastaroen barruan, panderoa, gitarra, trikitixa eta pianoa ikasteko aukera izango da, eta soinketa ikastaroen barruan, pilatesa edota hipopresiboak landuko dituzte parte hartzaileek.

Bihar, uztailaren 19an, ostiralarekin, izena emateko azken eguna izango da. Udalak azaldu duenez, familia bereko hiru kidek ekintzaren batean parte hartzen badute, %10 jaitsiko diete hilabeteko kuotaren zenbatekoa. Bestalde, langabezia egoeran dauden eta inolako diru laguntzarik jasotzen ez duten herritarrek ez dute bermea ordaindu beharko. Gainera, %50 jaitsiko diete hilabeteko kuotaren zenbatekoa.

Dena den, ondorengoak dira jarduera bakoitzean parte hartzeko ordaindu beharreko prezioak:

Musika. Bermea: 50 euro

  • Panderoa: 22 euro hileko
  • Pianoa edo gitarra: 30 euro hileko
  • Panderoa + pianoa edo gitarra: 40 euro hileko
  • Pianoa + gitarra: 45 euro hileko
  • Pianoa + gitarra + panderoa: 55 euro hileko
  • Trikitixa: 30 euro hileko

Helduentzako soinketa. Bermea: 50 euro

  • Pilatesa: 35 euro hileko
  • Hipopresiboak: 30 euro hileko

Helduentzako zunba: 20 euro hileko

Judo: 16 euro hileko

Yoga: 20 euro hileko

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!