Mikel Markezek disko berria aterako du udazkenean

Karkara 2019ko uzt. 19a, 08:33
Gaiza PeƱafiel

Abeslariaren lehengo kanten bilduma honetan, Esti Markez alaba eta Julen Alonso izan ditu bidelagun.

Proiektu berria du esku artean Mikel Markez abeslariak. Mecca estudioan ibili da azken egun hauetan disko berria grabatzen eta hainbat musikari izan ditu bidelagun: Julen Alonsok eskusoinua eta trikitiarekin lagundu dio kantu guztietan, Esti Markez, abeslariaren alabak ere hartu du parte, eta baita Arkaitz Miner eta Andrea Bidartek ere.

Disko hau Markezen kantu zaharren bilduma bat izango da eta eskuragarri egongo da Durangoko Azokan. Bestalde, Gaizka Peñafiel proiektuan zehar alboan izan du, prozesua argazkiz eta bideoz dokumentatzen.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!