Bihar jarriko dituzte salgai III. Gazte Eguneko bazkarirako txartelak

Karkara 2019ko uzt. 23a, 13:55

Izen emateko epea bihar irekiko da eta uztailaren 31an, asteazkenarekin itxiko da.

Bihar, uztailak 24 asteazkena, III. Gazte Eguneko bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai, uztailaren 31ra arte. Guztira 210 txartel egongo dira 10 euroren truke bakoitza.

Prezio horren barruan, aurtengo Gazte Eguneko kamiseta, paella egiteko arroza, olioa eta gatza, edaria (sagardoa, ura, ardoa..), kafea eta txupitoa sartzen dira.

12 urtetik beherako umeek ez dute ordaindu behar, baina bai izena eman. Bestalde antolatzaileek adierazi dute bazkariak ez duela adin mugarik, eta eguraldi onarekin zein txarrarekin frontoian izango dela. Paellaz gain izena ematen dutenek eskura izango dituzte parrilak beste zerbait prestatu nahi izanez gero.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!