Gaur hasiko dira Santio Errekako Jaiak

Karkara 2019ko uzt. 24a, 09:00

Auzokideek udaberriaren atarian ekin zieten prestakuntza lanei, eta urtero bezala, adin guztietako herritarrei begirako egitaraua da emaitza. Asteartera arte izango dira ospakizunak.

Asteartera arte luzatuko diren jaiei hasiera emateko DJ Ibon-ek girotuko du auzoa frontoian eskainiko duen emanaldian, 23:30etik aurrera. Festak goizaldean jarraituko du, oilasko biltzearekin.

Egitaraua

Uztailak 24, asteazkena

  • 23:30. DJ Ibon.
  • Goizaldean, oilasko biltzea.

Uztailak 25, osteguna. Santio Eguna

  • 10:30. Meza.
  • Jarraian, hamaiketakoa egingo dute adinekoek.
  • Ondoren, herri kiroletan arituko dira Ostolaza eskolako kideak eta auzoko gazteak. Arriya V.ak eta Zalduak Pentatloi saiakera ere egingo dute.

Uztailak 26, ostirala. Santa Ana Eguna

  • 10:30. Meza.
  • 12:00. Haurrentzako jolasak.
  • 16:30. Puzgarriak.
  • 23:00. Fan&Go taldearen kontzertua.

Uztailak 27, larunbata

  • 16:30. Mus txapelketa. 16:00etan izango da izen-ematea.
  • 22:00. Aitor Mendiluze, Jone Uria, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira kantuan.
  • 00:00. Abiba
  • Ondoren, DJ Biraola.

Uztailak 30, asteartea

  • Bertso-afaria Portu Erretegian. Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak ariko dira kantuan; eta Ostolaza eta Lutxurdio, trikitilari modura.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!