Woody Allenen film berriko irudiak grabatuko dituzte Iturraran Parketxean

Karkara 2019ko uzt. 24a, 14:11

Donostiako Kontxan grabatu ostean, Aian jarraituko du lanean Allenek, Iturraran Parketxean.

Udan zehar film berria grabatzen dabil Woody Allen Euskal Herrian, zehazki, Donostia inguruan. Abuztuan, Aiako Iturraran Parketxean eta inguruan dagoen Lorategi Botanikoan grabatuko ditu filmerako irudi batzuk.

Komedia erromantiko bat da Woody Allen Donostian grabatzen ari den film berria. AEBetako bikote bat da protagonista, hirira Zinemaldia dela eta iristen dena. Filma “giza harremanen inguruko istorio pertsonal bat” dela esan zuen Allenek. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, Rifkin’s Festival da filmaren behin behineko izena, baina baliteke aldatzea.

New Yorkekin egin zuen moduan, Donostia nola ikusten duen munduari erakutsi nahi diola esan zuen Woody Allen zinemagileak, uztailaren 12an Mediapro ekoiztetxearekin eman zuen prentsaurrekoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!