Astelehenean Izar Malkotan astronomia gaua egingo dute Iturraranen

Karkara 2019ko abu. 6a, 13:00
Pertseidak ikusteko gaurik egokiena izango da abuztuaren 12a. (Argazkia: EITB)

Cristobal Hueso adituak zuzenduko du bisita gidatua.

Uda sasoirako hamaika ekimen antolatu dituzte Pagoeta naturgunean. Abuztuaren 12ean, datorren astelehenean esaterako, Izar Malkotan astronomia gaua egingo dute Iturraranen, 22:15ean hasita. Cristobal Huesoren gidatuko du bisita, eta abuztuaren 12a Pertseidak edo izar malkoak ikusteko gaurik egokiena izango dela jakinarazi dute Espainiako Institutu Geografikotik.

Helduek bost euro ordaindu beharko dituzte ekimenean parte hartzeagatik, eta haurrek hiru euro. Ekimenaren inguruko informazio zehaztua nahi dutenek, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi edo 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu dezakete.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!