Festa batzordeko kideek eta boluntarioek jaietan egindako lana eskertu du Aiako alkateak

Karkara 2019ko abu. 12a, 13:00

Larunbatean amaitu zituzten San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian, eta "gustura da" Aiako alkatea herrian sortu den giroarekin. Horrez gain, eskerrak eman dizkie festa batzordeko kideei eta jaietan parte hartu dute aiarrei eta bisitariei.

Nekane Arrizabalaga alkateak hurrengo gutuna argitaratu du sare sozialetan festetako balorazioa eginez eta eskerrak emanez:

Amaitu dira aurtengo jaiak.
Hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dugu. Gazte egunak eman zion irekiera, eta jai giro ederrean murgildu zuen herria. Ondoren bazegoen zer ikusia: kalejirak, antzerkiak, kontzertuak, herri kirolak, bertsolariak eta baita Joxe Mariri eginiko omenaldia hunkigarria ere.
Eskerrak ematea ere tokatzen da, nola ez!!! Lehenik eta behin, herrira gerturatu zareten guztiei eskerrik asko! Eta ondoren, Jai Batzordeko kideen antolakuntza azpimarratu nahiko nuke, baita ere isilpean boluntario lanetan jardun diren guztiena ere.
Eskerrik Asko eta segi horrela. 
Datorren urtean gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!