Satxota eta Izeta sagardotegiek parte hartuko dute Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian

Karkara 2019ko ira. 3a, 18:00
Satxota sagardotegia.

Lau finalaurreko eta finala izango dira txapelketan. Finalaurrekoetako bat, hirugarrena, Orion jokatuko da hilaren 20an.

Irailarekin iritsiko da Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia, eta Aiako bi sagardotegik parte hartuko dute lehian: Satxotak eta Izetak. Aurtengo edizioan lau finalaurreko egingo dituzte, eta ondoren finala. Guztira, 41 sagardotegi izango dira V. Sagardo Txapelketan.

Lehen kanporaketa, Adunakoa, hilaren 13an izango da; bigarrena, Lizartzakoa, irailaren 14an; hirugarrena, Oriokoa, irailaren 20an; eta laugarrena eta azkena, Zornotzakoa, hilaren 21ean. Finala, berriz, Ergobian (Astigarraga) izango da, irailaren 28an.

Herritarrek finalaurreko horietan epaimahai lanak egin ahal izango dituzte; izan ere, afaritara joaten diren herritarrek sagardoak dastatzeko eta horiei puntuazioa emateko aukera izango dute. Dagoeneko salgai daude finalaurrekoetarako eta finalerako txartelak, 26 euroren eta 32 euroren trukean, hurrenez hurren. Informazio gehiago, honako lotura honetan eskura daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!