Euritan eman diote hasiera aurtengo erromeria denboraldiari

Karkara 2019ko urr. 21a, 10:14
Atzo arratsaldean eman zioten hasiera Erromeria Elkarteak Andatzan antolatzen duen erromeria denboraldiari. Izer eta Alabier trikitilariek zabaldu zuten iganderoko zita eta euria izanda ere ez zen jenderik falta. Giro ederrean pasa zuten igandea bertaratu zirenek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!