Taichi-Chinkung saioa egingo dute Iturrarango lorategi botanikoan

Karkara 2019ko urr. 22a, 13:00

Urriaren 27an izango da saioa, 11:00etatik 13:00etara.

Jose Fermin Asiain irakasleak Taichi-Chikung saioa eskainiko du Iturrarango lorategi botanikoan, urriaren 27an, igandearekin. "Mugimenduaren bitartez, gure barneko energia indartu eta orekatuko dugu, naturarekin bat eginez", azaldu dute antolatzaileek.

Saioa 11:00etatik 13:00etara bitartean izango da, eta 12 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago. Parte hartu nahi dutenek 943-835389 telefono zenbakira hots egin dezakete izena emateko, edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Saioaren prezioa laguneko bost eurokoa da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!