Sendatutako gautxoriak aske utziko dituzte Iturraran Parketxean

Karkara 2019ko urr. 31a, 15:00

Azaroaren 9an askatuko dituzte Igeldoko Arrano Etxean sendatu dituzten gautxoriak. Doakoa izango da ekintza baina izena eman beharko da aurretik.

Igeldoko Arrano Etxean sendatu dituzten urubiak, hontzak eta mikak askatuko dituzte azaroaren 9an, larunbatarekin, Aiako Iturraran Parketxean. Bertan elkartu eta basozainaren azalpenak entzun eta gero, parketxearen inguruan askatuko dira gautxoriak, ilunabarrean, 18:00ak aldera. Antolatzaileek linterna eramatea aholkatu dute.

Ekintza doakoa izango da baina beharrezkoa da aurretik plaza erreserbatzea. Izen emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943- 83 53 89 zenbakira edo idatzi iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!